Ordutegiak eta egun baliogabeak

Egun baliogabeen egutegia administrazio-prozeduren izapidean zehaztutako epeetara mugatzeko balio duen dokumentu bat da.

Lan-egutegi ofizialaren arabera egiten da, egun baliogabeak zehaztuta esparru bakoitzean (estatuko administrazioa, autonomikoa edo tokikoa).

Egunetan zehaztutako epeei dagokienez, egun guztiak dira baliodunak, igandeak eta jaiegunak izan ezik. Kontuan hartu behar da larunbatak egun baliogabetzat jotzen direla epeak zenbatzean, 39/2015 Legea indarrean hasi zenetik, hau da, 2016ko urriaren 2tik.

Udal bulegoko helbidea: Eliz bidea, Z/G, 31876 Areso (Nafarroa)
Telefonoa: 948510327
Helbide elektronikoa: areso@areso.eus

Arreta zerbitzua:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00-14:30
  • Ostirala: 12:30-14:30

Larunbat eta igandeez gain, baliogabetzat jotzen baitira, ondoko hauek ere baliogabeak dira udal honetan 2022 urtean:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

-Ekainaren 29a: Herriko jaia (herriaren patroia).

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.