Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)-Ibilgailuaren behin betiko bajagatiko itzulketa

Xedea

– Zirkulazioaren gaineko Zergari dagokion zatia itzultzeko eskabidea behin betiko baja emateagatik.

Nork egin dezake izapidea?

– Ibilgailu bati behin betiko baja eman dion edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Baldintzak

– Urteko zerga ordainduta izatea.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Dagokion zatia itzultzeko eskatzeko eskabide orokor sinatua. Itzulketa egiteko kontu-zenbakia eman behar da.
– Ibilgailuaren suntsipen-ziurtagiria bere bizitza baliagarriaren amaieran, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emanda (ibilgailua desegiteko entregatu den enpresak ematen du) edo ibilgailuaren baja-eskaera Probintziako Trafiko Buruzagitzak sinatuta.

Nola eta noiz ebazten da?
– Zergaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da.
– Dagokion zenbatekoa eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilean itzuliko da.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.